Amduateko Liburua

Amduateko Liburua
iZ11my
d
wAt
dwAt
Jatorria
Ezaugarriak
HizkuntzaEgiptoera
Tutmosis III.aren hilobia

Amduateko Liburuak (jmj dwꜣt, "Beste mundu batean dagoena") Ra eguzki jainkoak Duatetik, beste mundutik, bere eguzki txalupan egiten duen bidaia deskribatzen du, gaueko hamabi orduetan zehar, arrisku mota anitz garaituz, eta goizeko lehen argiarekin Khepri bezala bere berpiztea. Kamera Ezkutuko Liburua bezala ere ezagutu zen.

Errege hilobietan heriotzaz harandiko esistentziari buruzko testuetatik, Egiptoko Inperio Berrian erabili ziren hiru konposaketa erlijiosoetatik antzinakoena izan zen, eta bere ezagutzak, hildakoari Aj edo izpiritu batean bihurtuta berpizteko aukera ematen zion, jarraitu beharreko bidearen xehetasunak deskribatzen baititu, baita ofrenda eta erritu batzuk ere. Bi bertsio daude, bata, testuekin bakarrik eta bestea, testu eta marrazkiekin, XVIII. dinastia eta XIX. dinastiako errege hilobietan irudikatutakoak, antzinakoena, Tutmosis I.aren hilobian (KV38), eta osoena Tutmosis III.arenean (KV34), gaztelaniara itzuli duena Espainiako Arkeologia Museo Nazionalak. Bertsiorik hoberena, Seti I.aren hilobian dago (KV17), osatu gabeko eskena eta testuak dauden arren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search